Arantzako udala erregistro elektronikoa
Arantzako udala, bere zerbitzuak hobetzeko eta zabaltzeko helburuarekin, kontsultarako baliabide hau sartu du; horrekin udalaren dauden espedienteen egoera ikusi ahal izanen duzu.
Zapidea egiteko beharrezkoa dena:
- Identifikazioa: Herritarrak bere burua identifikatu beharko du ziurtagiri digital aitortu eta baliozko baten bidez. Ziurtagiri digitala kanpo-euskarri batean badago (NAN elektronikoa, USB memoria), irakurgailuan sartu beharko du.
- Eskabide Orokorra: Erregistroan sartu behar duzu –behar bezala beteta– "EskabideOrokorra_ES.pdf" dokumentua, orrialde honetatik edo erregistro-aplikazio beretik deskargatu ahal izango duzuna.
- Dokumentazio erantsia: Behar izanez gero, modu elektronikoan sinatutako dokumentazio guztia gehitu beharko diozu Eskabide Orokorrari.
- Sinadura elektronikoa: Eskabide Orokorra bete eta behar den dokumentazioa gehitu ondoren, zure ziurtagiriarekin sinatu beharko dituzu, Eskabide Orokorreko inprimakiko sinadura-botoia sakatuz.
Espedienteak kontsultatzeko jarraibideak:
- Klikatu "Deskargatu Eskabide Orokorra" botoian.
- Bete (Adobe eskakizunak): Adobe Acrobat Reader 9 edo maila handiagokoa. Aukera ematen du eskabide horri dokumentuak eransteko (PDF, TXT, JPEG, PNG, DOC, XLS formatuak).
- Eskabidea betetzeko laguntza
- Eskabidea sinatu ziurtagiri digital aitortu eta baliozkoarekin eta ordenagailuan gorde.
- Klikatu “HASI ERREGISTRO ELEKTRONIKOA” botoian eta bidali 3. urratsean sinatu eta gordetako eskabidea.
- Dokumentua bidali ondoren, aplikazioak sarrerari dagokion erregistro-zenbakia eta aurkezpen-data erakutsiko ditu.

Zure esploratzailea Internet Explorer 10 bada, egin klik nabigatzailean helbide-barran eskuinean dagoen "bateragarritasun-ikuspegia" botoian.